Martxoaren 12an izango da Legorretako hondakin sistemaren inguruko galdeketa
Madrilgo Kongresuko ministroen kontseiluak baimena emanda, Legorretako Udalak jarri du hondakin sistemari buruzko galdeketa eguna: martxoaren 12an izango da, 09:00etatik 20:00etara, udaletxean. Aurrez botoa emateko aukera izango da, udal idazkaritzan, ezartzeko dauden egun eta orduetan.
Baiezkoak irabazten badu, aldatu egingo da hondakinak biltzeko sistema. Otsailean zehar banatuko da informazio gehiago.
Legorretako Udala osatzen duten udal taldeek hondakinak gaika biltzeko sistema adostu zuten abenduan, eta helburu hau finkatu: %72tik hasita, ahal den gehien sailkatzea eta onartezinak izango dira %70etik beherako emaitzak. Gaikako bilketa edukiontzi bidez egitea proposatzen dute; beira, ontzi arinak, papera, organikoa (txiparekin, 24 orduz irekita), errefusa (txiparekin, astean behin irekita) eta pixoihalak (txiparekin, behar dutenentzat). Herritarrek, egiten zaien proposamenari bai edo ez erantzun beharko diote.