Gaur arratsaldean egingo dute aurkezpena Barrenan. Emakumeek egindako lana balioan jartzea da helburuetako bat. Ordiziako 25 emakume elkarrizketatu dituzte
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak
Emakumeen ekarpena Ordiziaren historian dokumentala eta liburuaren aurkezpena egingo du gaur, Barrena kultur etxean, 18:30ean. Ordizian eragina izan duten emakumeen testigantzak eta historioak biltzen dituzte lan horietan.
Dokumentalaren eta liburuaren helburua Ordiziako memoria historikoaren pentsamendu androzentrikoa haustea da batetik. Horretaz gain, lehengo emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio eta berdintasun ezak ikustaraztea ere lortu nahi du Kimetzek, eta horrekin, egungo gizartean indarrean jarraitzen dutela ohartaraztea. Azkenik, emakumeen arteko aliantzak ar- gitara ateratzeko helburua ere badute. Izan ere, Ordizian berebiziko garrantzia duten zerbitzu eta baliabideak emakumeek adostu, antolatu eta sortu dituzte. Horien artean daude, esate baterako, ikastola, haurtzaindegiak edo saltokiak. Atzo eta gaurko borroketan, emakume eta gizonen berdintasunaren alde lan egin duten, eta dagozkien arlo profesionaletan buru bilakatu diren emakumeen izen ona goraipatu nahi du Kimetz elkarteko kideek aurkeztuko duten lanarekin.
Gazteentzako erreferente
Ordiziako Emakumeen Elkarteko kideak, ahal izan duten emakume gehienen testigantzak jasotzen saiatu dira. Hala ere, «hainbeste dira Ordizian ekarpenak egin dituzten emakumeak, ezin izan» dutela guztiengana heldu. 25 elkarrizketa egin dituzte: Nekane Balluerkari (EHUko errektorea), Belen Maizari (irakaslea), Consuelo Lekuonari eta Joxepa Lasari, besteak beste.
Aurrez aurre egindako elkarrizketez gain beste emakume askoren inguruan ere aritu dira: Sara Cozar (aktorea), Lutxi Zaldua (emagina) edota Usabiaga ahizpak (txirrindulariak). Gaz-teentzako erreferente izan daitezkeen emakumeak guztiak.