Ugaro pilota taldeko neskek eskolarteko finala jokatuko dute
LEGORRETA // Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako neska alebinen finala jokatuko da, larunbatean, Tolosan eta bertan izango dira Legorretako Ugaro 1, 2 eta 3 taldeak. Albiztur taldea eta Altzoko Imaz Bertsolaria taldea ere pasatu dira fin...
LEGORRETA // Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako neska alebinen finala jokatuko da, larunbatean, Tolosan eta bertan izango dira Legorretako Ugaro 1, 2 eta 3 taldeak. Albiztur taldea eta Altzoko Imaz Bertsolaria taldea ere pasatu dira finalera. Lehenik, ligaxka jokatuko dute, 16:00etan hasita. Eta lehen eta bigarren postuan sailkatutako bi taldeek finala jokatuko dute ondoren.