Argazki murala egingo dute Itsasondon errefuxiatuen alde etzi
Siriako errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, Itsasondoko puntu desberdinetan Javier Julio argazkilari dosnostiarraren argazkiekin mural erraldoiak jarriko dituzte. Auzolanean egingo dute, larunbatean, Itsasondoko Udaleko Ongizate batzordeak antolatut...
Siriako errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, Itsasondoko puntu desberdinetan Javier Julio argazkilari dosnostiarraren argazkiekin mural erraldoiak jarriko dituzte. Auzolanean egingo dute, larunbatean, Itsasondoko Udaleko Ongizate batzordeak antolatuta. Herriko plazan 10:00etan elkartu eta taldeetan banatuko dira parte hartzaileak. Materiala banatu eta talde bakoitzak bere txokoa prest izango du bertara gerturatu eta mural erraldoia egurrezko euskarrian jartzeko. Muralak jarri ondoren hamaiketakoa egingo dute eta Javi Julio berarekin solasaldian aritzeko aukera egongo da.
Otsailean zehar beste zenbait ekitaldi ere egingo dira; datorren astean eskolan ekintza desberdinak egingo dituzte eta ekainaren 23an dokumental emanaldia eta solasaldia egingo dituzte.