Haurrentzako zinea euskaraz, igandean Labeaga aretoan
URRETXU // Zumarraga eta Urretxuko udalek haurrentzako DVD emanaldiak antolatzen dituzte hilero. Helburua haurrek euskarazko pelikulak ikustea da. Otsailean bi emanaldi egongo dira. Biak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira, 17:00etan. Igande honetan ...
URRETXU // Zumarraga eta Urretxuko udalek haurrentzako DVD emanaldiak antolatzen dituzte hilero. Helburua haurrek euskarazko pelikulak ikustea da. Otsailean bi emanaldi egongo dira. Biak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira, 17:00etan. Igande honetan Balto pelikula emango dute eta otsailaren 12an, berriz, Rudy, txerri azkarra. Emanaldi guztietan zozketa bat egiten dute eta txartelak euro bat balio du.