Itsasondoko Jasoko langileak, Ordiziako plazan egindako protesta ekitaldi batean.
Itsasondoko Jaso enpresa batzordeak atzo iragarri bezala, gaur goizean, 10:00etan, zuten zuzendaritzarekin bilera baterako hitzordua jarrita Donostian, Precoren egoitzan, baina langileek salatu dutenez, zuzendaritza ez da bilerara azaldu. “Beste behin ere agerian geratu da zuzendaritzaren borondate eza”, adierazi dute ohar bidez.
Greba mugagabe partzialean 38 egun daramatzate Jasoko langileek, eta 15 hilabete hitzarmenik gabe, enpresak batzaordeak “pauso garrantzitsu” bat erabaki zuen: “Zuzendaritzari orain arte akordio batera iritseko eztabaidagai genituen bi puntuetatik bat baztertu eta adostasun batera iristeko aukera proposatu genion. Esan izan dugun bezala, komitearen eskaera gai sozialetan oinarritzen ekonomikoen gainetik, eta helburua dauden ezberdintasun sozialekin amaitzea da”.
Azken proposamen honi zuzendaritzak emandako “erantzun eskasa” ikusita, enpresa batzordeak Precora jotzea erabaki zuen, “bitartekaritza lanak egin eta arazoari konponbidea emateko”.