Oiduegiko txabolan auzolana
Ostiraletik larunbaterako gauan, sute batek erabat kiskalita utzi zuen Gailurrerantz mendi elkarteak Oiduegiko saroian duen txabola. Biharamunean, batzar jendetsua egin zuten Zaldibian, eta iganderako auzolanean txabola konpontzen hastekotan gelditu ziren. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, lan talde polita elkartu zen. Txabola garbitu, paretak sendotu eta toldo handi batekin estali dute txabola, Aralar Bizirik taldeak zabaldu duen bideoan ikusten den moduan. Gailurrerantz elkarteak txabola berritzeko asmoa agertu du, eta eskerrik beroena eman die auzolanean parte hartu duten guztiei.