![IMG-20170206-WA0012](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/02/IMG-20170206-WA0012.jpg)
Enirio Aralar Mankomunitateko Oiduiko txabola erreta azaldu dela eta, Jose Miguel Santamariak, mankomunitateko lehenedakariak, gertakarien aurrean honakoa adierazi du; lehenik eta behin, sua nahita emandakoa izan dela egiaztatzen bada, “indar guztiekin salatu ekintza hau eta egileari pertsona arbuiagarria dela esan zuzen zuzenena”.
Horrelako ekintzek “ez daukate lekurik bide baketsu eta demokratikoetatik ekimenak aurrera eramaten diren gure gizartean”, Santamariaren ustez. Hala, gertakariaren aurrean “tristura” azaldu du. Txabola erreta agertu izana “pisten auziarekin maltzurki nahastea inondik inora” ez duela onartuko erantsi du.
Bestalde, “gaiaren larritasuna” ikusita, gaur Enirio Aralar Mankomunitateko zuzendaritza batzordearen ez ohiko eta urgentziazko batzarra egingo dute Ordizian, 19:00etan. Batzarra itxia izango da, hortaz mankomunitateko zuzendaritza batzordea osatzen duten ordezkarientzat izango da bakarrik.