Markel Irizarrek hitzaldia egingo du gaur, Lazkaon
LAZKAO // Gerriko elkartearen Berriketan solasaldietan, Markel Irizar txirrindulari profesional oñatiarra gonbidatuko dute, gaur. Markel Irizar, txirrindulari baten bizitza izenburupean, bizitza pertsonala eta profesionala jorratuko ditu; batik bat «...
LAZKAO // Gerriko elkartearen Berriketan solasaldietan, Markel Irizar txirrindulari profesional oñatiarra gonbidatuko dute, gaur. Markel Irizar, txirrindulari baten bizitza izenburupean, bizitza pertsonala eta profesionala jorratuko ditu; batik bat «bizitzaz» jardungo da. Hitzaldia gaur 18:30ean hasiko da, Gerriko txokoan. Izaro Intsausti kazetari lazkaotarrak gidatuko du.