Mutiloan 300 kilo jaki inguru bildu dituzte Sahararako
Sahararen aldeko Euskal Karabanarekin bat egin dute aurten ere mutiloarrek, eta jaki bilketa egin dute azken aste eta hilabeteetan. Guztira, 300 kilo jaki inguru batu dituzte. Datu horiek ikusita, “mutiloarrek erakutsitako elkartasuna txalotu eta bereziki eskertu” nahi izan du Mutiloako Udalak. Bildutako jakiak kaxatan bildu eta Donostiako biltegi batera eramango dituzte, aste honetan bertan. Handik abiatuko da 13. Euskal Karabana, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidean.
MUTILOAKO BILKETA: · Hegaluzea oliotan: 288 lata. · Sardinak oliotan: 146 lata. · Azukrea: 48 kilo. · Lekaleak: 56 kilo. · Arroza: 72 kilo. · Pasta: 74 kilo. · Konpresak: Bi kaxa