Unai Badiola zinegotziak dimisioa emango du
Unai Badiola EH Bilduren Urretxuko zinegotziak dimisioa emango du ostegun arratsaldeko osoko bilkuran. Badiolak sei urte daramatza zinegotzi lanetan. Aurreko legealdian alkateordea izan zen. Dimisioa alderdiarekin adostu du. «Taldea berritzeko
Unai Badiola EH Bilduren Urretxuko zinegotziak dimisioa emango du ostegun arratsaldeko osoko bilkuran. Badiolak sei urte daramatza zinegotzi lanetan. Aurreko legealdian alkateordea izan zen. Dimisioa alderdiarekin adostu du. «Taldea berritzeko asmoa genuen eta pauso naturala izan da, alderdiarekin hitz egindakoa. Taldea piztea da helburua», azaldu du Badiolak.