Beasaingo Gaztetxeak eta Gazteak Kalean plataformak antolatu dituzte. Hitzaldiak eta kontzertuak izango dira. Larunbateko bazkarirako gaur da izena emateko azkeneko eguna; 7 euro da

Nyto eta Pablo Hasel RAP kantariak izango dira gaur Beasaingo gaztetxean, hizketan eta kantuan.
Beasaingo Gaztetxean asteburu bete-betea dute Errepresioaren aurkako jardunaldiekin. Gazteak Kalean Errepresioaren Aurkako Plataformak eta Beasaingo Gaztetxeak elkarlanean antolatu dute biharko eta etziko egitaraua.
Gaztetxeko kideen esanetan, jardunaldien helburua «errepresioa jasan duten kolektibo nahiz kolektibo antierrepresiboak batu eta guztion artean errepresioaz hausnartzea eta baita honi modu kolektibo batean erantzuteko indarrak artikulatzea» da. Esperientzia desberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, «Madrilgo, Vallecaseko, Bartzelonako, Valentziako zein Euskal Herriko txoko anitzetako pertsona eta taldeak elkartuko gara», zehaztu dute.
Bazkarirako txartelak
Mahai inguruak eta kontzertuak antolatu dituzte. Larunbatean bazkaria ere egingo dute, babarrun jana; bertan parte hartzeko izena eman behar da:
gazteakkalean@gmail.com posta elektronikoan, edota Gazteak Kalean edo Beasaingo gaztetxearen Facebook-era mezu bat igorrita. 7 euro balio du.
EGITARAUA
Ostirala
· 18:00. Zer egin askatasun mugapenaren aurrean? hitzaldi-mahai ingurua. Gonbidatuak: Pablo Hasel raperoa, Nyto (La Insurgencia rap kolektibotik), Altsasukoak Aske eta Ahotsa.info (komunikabide askea).
· 21:30. Afaltzeko pintxoak.
· 22:30. Rap kontzertua: Pablo Hasel eta Nyto. Sarrera 4 euro.
Larunbata
· 12:00. Gazteak kalean dokumentala.
· 14:00. Bazkaria, babarrun jana.
· 17:00. Errepresioaren inguruko esperientziak hitzaldi eta mahai ingurua. Gonbidatuak: Arran gazte antolakundea (Herrialde katalanak),
Accion Contra la Represion (Madril),
Amigos de Alfon (Vallecas) eta Gazteak Kalean dinamika (Gipuzkoa).
· 22:00. Kontzertuak: Sardeska (Errenteri), Batzuri (Ordizia), Azken Hatsa (Gasteiz) eta Pandub Selektah disko jartzailea.