Larunbatean EHko mus txapelketaren kanporaketa
ITSASONDO // Larunbatean, 16:30ean, Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatuko dute Itsasondon, Kaxintane tabernan. Parte hartu nahi duten bikoteek, izena eman beharko dute,15:30etik aurrera. Goierrin, Itsasondo izango da kanporaketak jokatze...
ITSASONDO // Larunbatean, 16:30ean, Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatuko dute Itsasondon, Kaxintane tabernan. Parte hartu nahi duten bikoteek, izena eman beharko dute,15:30etik aurrera. Goierrin, Itsasondo izango da kanporaketak jokatzen azkeneko herria. Herri bakoitzeko, bikote irabazleek otsailaren 25ean Ibarran jokatuko den finalean ikusiko dute elkar.