Muslari bikoteen zozketa egiten, gaur, Argi Berri elkartearen atarian.
Goierriko mus txapelketa ezagunenetakoa jokatzen ari da Ordiziako Argi Berri elkartean. Aurtengoan– 40. edizioa du– 38 herritatik etorritako 94 bikotek eman dute izena. Partaide gehien dituzten Goierriko herriak hauek dira: Ordizia (23 bikote), Lazkao (8) eta Zaldibia eta Beasain (bosna bikote). Iaz 45 herritatik inguratutako 115 bikotek eman zuten izena, eta irabazleak
Mitxel Zudaire eta Jose Luis Miragaya beasaindarrak izan ziren. Iluntze-gau partean jakingo da ze muslari bikotek jantziko duen aurtengo txapela.