Osinaldek fin ekin dio herriarteko txapelketari, Aizkorpek ez ordea
Herriarteko Bertso Txapelketako aurreneko saioak izan dituzte asteburuan Goierriko bi taldek. Osinaldek hasiera ona eman dio lehiaketari, Zarauzko saioa irabazita. Txanponaren beste al-dean daude, ordea, Aizkorpe taldekoak, Alegiako estreinaldian etxek...
Gabiriako Osinalde taldeko Aratz Igartzabalek azaldu duenez, «maila onean» joan zen Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko saioa, goia jo ez bazuen ere. Hitza ote Hitza taldekoak «egu- rrean» hasi zirela azaldu du gabiriarrak, baina gero buelta ematen jakin zuten. «Epaileen iritziz gehiago izan ginen, eta azke-nean 17-7 irabazi genuen».
Segura eta Ataungo bertsolariak biltzen dituen Aizkorpe taldeak ez zuen halako zorterik izan. Alegiako gaztetxean aritu ziren, Zazpi Astoren Gainean etxeko taldearen kontra. Giro ederra izan zen eta ikus-entzu-leek makina bat parre egiteko aukera izan zuten. Alegiarrek, 15-9 irabazi zuten saioa.
Goierrin bi saio
Datorren asteburuan, herriarteko txapelketako bi saio egingo dituzte Goierrin. Ostiralean, Urretxu-Zumarragako gaztetxean, Si mi mi mi sol etxeko taldea eta Lasarte-Oria taldea ariko dira aurrez aurre, 23:00etan hasita. Larunbatean, berriz, Legazpin, Bertso Olariak eta Erniarraitz 1 taldeen txanda izango da, 20:00etan, Lekanazpi elkartean.