Hondakinen gaian konponbide adostua eskatzeko manifestazioa egingo dute igandean, Donostian, eta hara joateko deia egin du Goierriko plataformak. Astearterako, batzar irekia ere deitu dute Ormaiztegin.
GuraSOS herritar plataformak deituta, manifestazioa egingo dute igandean Donostian, Elkarrekin gehiago gara, adostasuna besterik ez lemapean, hondakinen gaiaren inguruan konponbide adostua eskatzeko. Goierri Birzirik plataformak ere bat egin du deialdi horrekin, eta goierritarrei bihar Donostiara joateko eskatu diete.
GuraSOS taldeak, herritarrek «Gipuzkoako etorkizunean parte-hartzeko eskubidea» dutela aldarrikatzen du, «agintari foralek beraien boterearen erakustaldia» egiten duten bitartean. Hala, konponbidea herritarrekin parte-hartzetik eta adostasunetik etorriko dela aldarrikatuko dute.?Manifestazioa 12:00etan abiatuko da, Artzain onaren katedraletik.
Goierri?Birzirik taldeak, garraio publikoa erabiliz joateko deia egin du.?Hala, Zumarragatik 10:46an abiatuko den trena hartu eta azken bagoiean elkartzeko gonbitea egin dute. Tren hori bera, 11:00etan iritsiko da Beasainera.
Asteartean batzar irekia
Bestalde, Goierri?Birzirik plataformak batzar irekia deitu du Ormaiztegin, datorren asterako. Azken hilabeteotan herriz herri batzarrak egin ondoren, azken berriak azaldu eta hurrengo ekintzak zein izango diren zehaztu- ko dute Ormaiztegiko bileran. Batzarra hilaren 21ean, asteartea, izango da, 18:30ean, Ormaiztegiko Kultur Etxean.