Ion Izagirrek Andaluziako itzulia utzi behar izan du eroriko batengatik
Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak (Barhain-Merida) Andaluziako itzulia utzi behar izan du eroriko batengatik. Taldeak zabaldu duenez, erredurak ditu, baina hautsirik ez. Sailkapenean bosgarren postua zela abiatu da Izagirre gaurko erlojupekoan –12 kilometrokoa–, eta etapa irabazteko zein liderraren maillota janzteko hautagaietako bat zen. Erlojupekoa Lotto taldeko Victor Campenaers txirrindulari belgiarrak irabazi du, eta Alejandro Valverde da lider berria.














