Denda batzuk kalera atera ditzute beren maukak eta beste batzuk plazapean jarri dituzte
Eguraldi ederraz lagunduta, bigarren eguna du gaur Beasaingo merkatarien elkartearen VII. Stock eta Beherapen azokak. Elkarteko 32 dendak parte hartzen du azoka honetan, batzuk Loinazko San Martin plaza azpian jarritako postuekin, eta beste batzuk denden aurrealdean beren eskaintza aterata. Arratsaldea izango da azokako maukak baliatzeko azken aukera, 17:00etatik 20:00etara.
Kontsumitzaileak erakartzeko eta saritzeko txartelak banatuko dituzte Bareak elkarteko Basakana, Batzoki, Bideluze, Bodega Riojana, Kuluxka, Tti-tta, Plazape eta Xerbera tabernetan pintxoa dohainik eskuratu ahal izateko. Musika ere egongo da girotzeko eta erosketak egiten dituzten bezeroen artean Hitza eta Goiberrirako bi harpidetza zozkatuko dituzte.