Ijito tropel edarra elkartu da Itsasondoko plazan arratsaldean aurtengo Ijito Egunari hasiera emateko. Herriko guraso elkarteak egindako deialdiari erantzunez, txiki eta handi, itsasondoarrak plazan agertu dira 16:30a inguruan, eta taldeko argazkia egin eta gero, Bizi Nahi elkartera abiatu dira asko, ijito beso erraldoia prestatzeko. Aurten ere aurreko urteetako marka lortu nahi dute, eta sei metrotik bederatzira arteko pastela egin dute.
Festak ijitoek zartagin eta guzti herriko kaleetan zehar egingo duten desfilearekin jarraituko du. Eguna amaitzeko, afari-merienda egingo dute.
Itsasondoko Ijito eguna 2005ean egin zen lehen aldiz, herriko Sorginemak emakumeen elkarteak antolatuta. Harrezkero, urtero egin dute eta ospakizuna handitzen joan da. Gaur egun, herriko txikiak dira protagonista nagusiak.