Egun osoko festa dute gaur Ordizian eta kalderero txiki eta handiak, Zozomikote, lamia, hartza eta beste hainbat pertsonai kalez-kale dabiltza eguerdiaz geroztik zartaginak astinduz eta zarata ateraz, dantzariak, musika eskolako bandako musikariak eta abesbatzako kantariak lagun dituztela.
Festa giroak jarraipena izango du arratsaldean, 17:45ean Nikolas Lekuona plazan txikiei emango zaien txokolate meriendarekin. Gero, Urrup antzerki taldekoek Zozomikote aurkeztu ondoren, kaldereroek Ordiziako kaleak hartuko dituzte berriz ere, dantzariz eta musikariz lagunduta, eta desfilea egingo dute erdigunean. Jaiaren amaiera Plaza Nagusian izango da, Zozomikote panpina erretzearekin bat.
Hona hemen eguerdiko desfilean ateratako argazkiekin osatutako galeria: