Aparkatzeko debekuak eta autobus geralekuetan ere aldaketak egongo dira asteburuan
Legazpin, Inauterien harira, datorren ostiralean hasi eta igandera bitartean aparkatzeko debekuak, zirkulazio eteteak eta autobus geralekuak aldatuko dira. Aparkatzea debekatuta egongo da Santikutz kalean, Haztegi ikastola parean, ostiralean 13:00etatik 17:00etara.
Zirkulazioa etengo dute Aizkorri kalean (herrigunera bidean) ostiralean (16:00-18:00), larunbatean (18:00-20:00) eta igandean (12:00-13:00). Aizkorri kalean (Patrizio Etxeberria kaleko norabidean) ostiralean etengo dute 16:00etatik 17:00etara eta Juanastegitik Itxaropenera 15:00etatik 16:30era.
Autobus geralekuak Telleria kaleko biribilgunera aldatuko dira ostiralean (15:30-17:10) eta larunbatean (18:10-20:10).