Segurako Imaz hotelaren ikuspegia. // Argazkia: Goieki
Europar?Batasunak ingurumen sailaren bidez ematen duen?Ekoetiketa Europarra lortu du Segurako?Imaz hotelak. Bereizgarri honek, hotelak «ingurumen irizpide zorrotzak» betetzen dituela bermatzen du. Energia berriztagarrien erabilera, efizientzia energetikoa, baliabideen murrizketa eta bezeroekin egiten den sentsibilizazio lana nabarmendu dituzte, besteak beste.
Efizientzia energetikoari dagokionean, A kategoria lortu du hotelak, eta Goienerrekin duen kontratuaren bidez, %100 energia berriztagarria erabiltzen du. Horrez gain, hoteleko eta jatetxeko iturrien emariak murriztu diztue, bilketa selektiboa egiteko edukiontziak jarri dituzte hotelean, eta garbitzeko produktu biodegradagarriak erabiltzen dituzte. Hotelaren “ingurumenaren aldeko politika berria” ere azpimarratu dute; izan ere, langileei formakuntza eman zaie eta bezeroak ingurumen arloan sentsibilizatzeko hainbat neurri hartu dira, gidaliburu bat eginez.
Imaz hoteleko jabeak gustura agertu dira ziurtagiria jasota. Imaz jatetxea berritzea eta toki berean Imaz hotela eraikitzeko proiektuarekin hasi zirenetik, “Imaz familiak beti izan du erronka moduan efizientziaren eta ingurumenarekiko sentsibilizazioaren bilaketa”. Zentzu horretan, hotela “baliabide energetikoak ekoizteko eta aprobetxatzeko sistema berrienekin” eraiki zutela azaldu dute.