Julioren argazkiekin egindako muraletako baten irudia.
Javi Julio argazkilari donostiarrak, siriar errefuxiatuen egoera salatzen duen dokumentala egin du eta Itsasondoko kulturgunean egongo da ikusgai gaur, 18:00etan.
Wait, Just wait! da argazkilariaren lanaren izenburua.
Gizarte langilea izan da Javi Julio, bere afizioan sakontzea erabaki zuen arte: argazkilaritzan. Egun, NervioFoto argazki agentzian ari da lanean. Bertan landu ditu, besteak beste, Siriako kristauen exodoa, Libanoko errefuxiatu kanpamentuen egoera eta Donbassen (Ukraina) gerra nola bizi duten. Azkenaldian, Greziako egoera ezagutu du kanpamentuetan lanean dabilen lagun bati esker, Kios uhartean. Bertan jasotakoaren emaitza izan da Wait just wait dokumentala.
Otsailaren hasieran, argazkilari dosnostiarraren argazkiekin mural erraldoiak egin zituzten Itsasondon. Udaleko Ongizate batzordeak antolatutako ekimena izan zen eta herritar ugarik parte hartu zuten.