Udalak inkesta bat prestatu du Mugikortasun Plana berritzeko
Industria guneetako langileentzat inkesta berezia egin dute
Legazpiko Mugikortasun Planaren eguneratze prozesuaren diagnostiko fasean inkesta bidezkoa informazioa bildu nahi du udal gobernuak, «legazpiarren eguneroko joan etorriei buruzko informazio zehatza eskuratu nahi dugu».
Inkesta Legazpiko Udalaren webgunean zintzilikatu dute eta atzotik Herritarren Arreta Zerbitzuan paperezko inkesta eskuratu daiteke. Udal gobernuak Legazpiko elkarte antolatuekin hartu emanak izan ditu eta haiei ere inkesta pasa diete euren kideen artean zabal dezaten. Finean, legazpiarrek egunerokoan mugikortasunari dagokionean ikusten dituzten oztopo, hesi eta arazoen inbentarioa egin nahi du udalak.
Mugikortasuna orokorrean aztertzeaz gain, industrialdeetako mugikortasunari erreparatu nahi diote bereziki eta industria guneetan lan egiten dutenei zuzendutako inkesta bat diseinatu dute propio. Inkesta hori aurki bidaliko dute lantegi nagusietara.
Udaletik diotenez, «inkesta hauek etorkizunean hobekuntza neurriak ezartzeko informazio oinarri ezin hobeak dira».