Siriako errefuxiatuen inguruko dokumentala ikusgai Itsasondon
Siriar errefuxiatuen egoera nolakoa den kontatzen duen, Javier Julio argazkilari donostiarraren dokumentalaren emanaldia egingo dute gaur Itsasondoko kulturgunean, 18:00etan. Wait, just wait, Una historia sobre la crisis de refugiados en la isla de Ch...
Gizarte langilea izan da Javi Julio (Donostia, 1978), bere afizioan sakontzea erabaki zuen arte: argazkilaritzan. Egun, NervioFoto argazki agentzian ari da lanean. Bertan landu ditu, bes-teak beste, Siriako kristauen exodoa, Libanoko errefuxiatu kanpamentuen egoera eta Donbassen (Ukraina) gerra nola bizi duten. Azkenaldian, Greziako egoera ezagutu du kanpamentuetan lanean dabilen lagun bati esker, Kios uhartean. Bertan jasotakoaren emaitza izan da Wait, just wait dokumentala.