Itsaso-Orkoien2 linea indartuta, Itsaso-Deikaztelu berriaren beharrik ez dagoela ohartarazi dute
Autopista Elektrikorik Ez plataformak Itsaso-Deikaztelu tentsio oso altuko linea bertan behera uzteko eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. Beste arrazoi bat mahaigaineratu du plataformak: REE Red Electrica de España enpresak Itsaso-Orkoien2 linea, 220 kV-eko indarra garraiatzekoa eta lehendik badagoena, berregokitzeko eta indartzeko asmoa du, eta bi lineak “bateraezinak” lirateke.
Euskalerria Irratiak gaur webgunean argitaratu duenez, REEk bi gobernuei bidali die proiektuaren ingurumen txostena, eta 36 euskarri gehiago jartzea aurreikusi du linea horretan, pago eta haritz ugari botata. Plataformaren iritziz, argindar sare horren berregokitzeak bazterrean utzi beharko luke Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linearen proiektua (400 kV-ekoa). Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die aitor dezatela bi lineak bateraezinak eta alferrikakoak direla, eta, Itsaso-Orkoien2 linea berrituta, beste linea eraiki beharrik dagoela.