Algen tailerra emango dute larunbatean Itsasondon
Larunbatean, hilak 25, algen tailerra egingo dute Itsasondon, 09:30tatik 14:00etara. Algen inguruko informazioa emango dute lehenengo; sukaldean gehien erabiltzen direnak erakutsiko dituzte eta horien propietateak aztertuko dituzte. Ondoren sukaldean errezeta goxoak prestatuko dituzte.
Interesa duenak aldez aurretik izena eman beharko du 656 724 193 telefono zenbakian edo info@goierrikobaratza.com epostara idatzita.