Leitzarango euli-arrantza masterra irabazi du Unai Urkiak, binaka
Leitzarango X.?Arrantza Masterra jokatu dute asteburuan Andoainen, binaka eta euli-arrantza modalitatean. Unai?Urkia idiazabaldarrak eta Alexander Metodievek osatutako bikoteak jantzi du txapela. Bigarren Iñaki Muñoz eta Juanmi Teran gelditu dira, eta hirugarren, beste bikote goierritar bat, Xiker eta Iñigo Urruzuno anaiek osatutakoa gelditu zen. Lehiakideen artean izandako giro ona eta arrantzarako baldintza bikainak nabarmendu dituzte antolatzaileek.