Ospitaleko igoerako obra, bide onetik
Eusko Jaurlaritza eta Zumarragako Udala ospitaleko igoera berritzen ari dira. Errepidea eta espaloiak berritu behar dituzte, zuhaitzak eta barandak aldatu eta autobus geltoki berria egin. Igoerako geltokia errepidean bertan zegoen
Eusko Jaurlaritza eta Zumarragako Udala ospitaleko igoera berritzen ari dira. Errepidea eta espaloiak berritu behar dituzte, zuhaitzak eta barandak aldatu eta autobus geltoki berria egin. Igoerako geltokia errepidean bertan zegoen eta autobusek trafikoa oztopatzen zuten. Errepideari eta espaloiei dagokienez, zaharkituta daude. Errepideak zuloak ditu eta espaloia irristakor dago. Lanak apirilerako bukatzea espero dute.