Ampo Ordiziak irabazi du Gipuzkoako derbia
Gipuzkoarren arteko derbia borrokatua izan da gaur ere Altamiran, nahiz eta etxekoak hasieratik markagailuan aurretik joan. Ampo Ordiziako mutilek 19-3 irabazi diete hernaniarrei. Etxean gelditu da beraz, Gipuzkoako Kopa.
Altamiran jendetza elkartu da eguzki epeletan Ampo Ordizia animatzeko. Hirugarren denbora berezia antolatu dute gainera Altamirako aparkaleakuan, kontzertuekin eta jan edanarekin.