Goierriko 9 bikote sailkatu dira Euskal Herriko mus txapelketarako
Eskualdeko 38 muslari bikotek hartu dute parte Ibarrako Gipuzkoako finalean. Ormaiztegiko Aritz eta Andres Azpiazuk ezin izan diote anoetarrei final aurrekoa irabazi.
Gaur arratsaldean Euskal Herriko mus txapelketaren aurreko Gipuzkoako finala jokatu da Ibarrako pilotalekuan; 120 bikotek hartu dute parte. Goierriko 23 herrietako 38 muslari bikote izan dira bertan, herrietako txapelketetan sailkatuak. Euskal Herrirako final handirako sailkatu direnak, berriz, bederatzi bikote izan dira. Euskal Herriko finala martxoaren 25ean jokatuko da Anoetan.
Ormaiztegiko Aritz eta Andres Azpiazuk ezin izan diote anoetarrei final aurrekoa irabazi.
- Zumarraga 2: Gorka Arratibel eta Gorka Holgado.
- Zaldibia 2: Idoia Aristi eta Ixa Lizarraga.
- Zegama 1: Aitor Azurmendieta Koldo Otaegi.
- Zegama 2: Aitor Arakama eta Mikel Goiburu.
- Segura 4: Iñaki Zabalo eta Urko Larrea.
- Ormaiztegi 1: Aritz Azpiazu eta Andres Azpiazu.
- Legazpi 1: Joseba Gabilondo eta Joseba Telleria.
- Lazkao 1: Asier Herrero eta Gorka Herrero.
- Ezkio: Felix Etxeberri eta Jon Muñoz.












