Ataungo gaien kartelen bilketan lankidetzan hasi dira elkarteak
Ataunen iazko izan ziren ekitaldien eta gertaeren kartelak erakusketan jarriko ditu Atauniker kultur elkarteak, Murkondo elkartearekin lankidetzan. Hirugarren erakusketa prestatu dute. Bihar irekiko dute, Ataungo udaletxean, 19:00etan. Bihar ordubete i...
Oraingoan, 2016an jasotako kartelekin osatu dute bilduma, batik bat. Aurrerantzean, Atauniker eta Murkondo lankidentzan jardungo dira, urtero.
«Urtean zehar herrian egiten diren hainbat ekitaldi iragartzeko zabaltzen diren kartelak askotan betiko galdu ohi dira, zoritxarrez», diote. Hori saihesteko eta oroimen historikoa gordetzeko, biltzen ari dira. Jendeak etxean dauzkanak eramateko eskatu dute. Udaletxean gordeko dira.
Lehen erakusketa 2014an egin zuten, 1974tik 2013rakoekin. Bigarrena, iaz (2014-15ekoak).













