Mikel Ruizek eta Eva Mujikak irabazi dute M-Lehiaketa
Beasaingo Udal Euskaltegiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen du lehiaketa, esparru desberdinetako emakumeen lana ikustarazteko.
Beasaingo Udal Euskaltegia 2012. urtetik ari da Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira M-Lehiaketa antolatzen. Emakumeek esparru desberdinetan egindako lana gizarteratzea da lehiaketaren helburua. Emakume zientzialariak, musikariak, diseinatzaileak, kirolariak… nabarmendu izan dituzte aurreko urteetan; aurten, berriz, landa eremuko emakumeak izan dituzte gogoan.
Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an egiten dute sari banaketa ekitaldia. Lehiaketa irabazi dutenak Mikel Ruiz Novo Udal Euskaltegiko ikaslea eta Eva Mujika Mendiondo herritarra izan dira.













