Goierri BirZirik plataformak bildutako sinadurak erregistratu ditu Foru Aldundian
Goierri BirZirik herritar plataformako kideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan izan dira gaur. Mutiloako zabortegiaren kontra Goierrin bildutako sinadurak erregistratu dituzte bertan. Markel Olano Ahaldun Nagusiari eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen arloko diputatuari zuzendutako testuan, “Mutiloako Lurpe zabortegian hiri hondakin nahasiak isurtzea ahalbidetzen duen prozesua” gelditzeko eskatzen dute. Horrekin batera, aldundiari “hondakinen arazoaren aurrean konponbide partejatu eta arduratsu baten bila” lan egin dezala eskatu diote, eta Lurpe zabortegia kudeatzen duen Ferrovial taldeari, kontratua sinatzeari uko egin diezaiola.
Igandean, protesta aldundiaren egoitza aurrean
Goierri BirZirik plataformak zabortegiaren kontrako protestekin jarraitzeko asmoa du, eta igande honetan, Donostiako Gipuzkoa Plazan bilduko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian. Prentsa aurreko agerraldia izango da, eta “aiaren gainean kezka duten herritarrei bertaratzeko gonbitea” luzatu diete. Goierritik joateko autobusa antolatu dute