Martxoaren 22ko greba deialdiarekin bat egin dute. Hezkuntza Publikoko lan-badintzak hobetu eta berdintasuna eta heziketa integralaren bidean hezkuntza publikoa ardatz izango duen politika exijitzeko deitu dute greba ELA, LAB eta Steilas sindikatuek.
Aita Iparragirre eskolako hainbat irakasleek elkarretaratzea egin dute eskola aurrean.
Martxoaren 22an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan greba orokorrerako deia egina dute ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Idiazabalgo Aita Iparragirre ikastetxeko irakasleek bat egingo dute martxoaren 22ko grebarekin. Egun horren aurretik, gaur elkarretaratzea egin dute eskola atarian eta datorren ostiralean ere horrela egingo dute.
Hezkuntza Publikoko lan-badintzak hobetu eta berdintasuna eta heziketa integralaren bidean hezkuntza publikoa ardatz izango duen politika exijitzeko deitu dute greba sindikatuek.