Ordiziako stock eta kale azoka gaur eta bihar egongo da zabalik
Eguraldi ezin hobearekin hasi da gaur Ordiziako XIII. Stock eta Kale Azoka. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekimen horretan 27 saltokik parte hartuko dute; horietako 18, Ordiziakoak dira eta 9 berriz, beste herri batzuetakoak. Gipuzkoako beste herri batzuetatik eta Bizkaitik etorritako hainbat saltokik ere parte hartuko dute. Plaza Nagusiko stock gunean, 15 dendek jarri dute postua. Herriko kaleetan jarriko den kale azokan, ordea, 12 saltokik aterako dituzte beraien produktuak kalera, saltokien aurrealdean jarriz.
Ordutegiari dagokoinez, goizean 10:00etan ireki dute Stock azoka eta 14:00ak arte egon da zabalik. Arratsaldean ere zabalik egongo da 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean ordutegi berbera izango du. Kale azokaren ordutegia, 10:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 20:00etara izango da.
Horretaz gain, Begisare erretinosi pigmentarioak Gipuzkoan eragindakoen elkarteak eta Korrikak ere lekua izango dute astebukaeran. Haurrentzako tailerrak ere eskianiko dira Stock azokaren barruan.
Parte hartzaileak
Stock gunean egongo diren dendak ondorengoak dira; Ness moda (Ordizia), Bakas moda (Ordizia), Bide Moda (Ordizia), Porfirio Fernandez gizonezkoen moda (Ordizia), Mirentxu haur moda (Ordizia), Narai haur jantziak (Ordizia), Mabel moda (Arrasate), Itak moda eta osagarriak (Beasain), Pergola lentzeria (Beasain), Ipotx haur eta gazte moda (Beasain), Hamahiru-Zerki kirol moda eta osagarriak (Urretxu), Susi moda (Durango), Caribu moda (Durango), KuxKux haur moda (Zumarraga) eta Alex kirolak (Zumarraga).
Kale azokako parte hartzai-leak berriz, Gofi Berri haurren moda (Legazpi kalea), LUA moda (Kale Nagusia), Vicuña Sport (Kale Nagusia), Kixmi moda eta osagarriak (Kale Nagusia), Oskarbi zapata-denda (Kale Nagusia), GEÊ moda (Kale Nagusia), Vicuña Confección (Santa Maria kalea), Lena lentzeria (Santa Maria kalea), Foto Ordizia (Santa Maria kalea), Ttipi-Ttapa emakume eta gazteen moda (Santa Maria kalea), Irurena lentzeria-mertzeria (Urdaneta kalea) eta Palomo moda (Urdaneta kalea) izango dira.
Ostiralean, 10:00etan hasiko da Stock azoka eta 14:00ak arte egongo da zabalik. Arratsaldean ere zabalik egongo da 17:00etatik 20:00etara. Larunbatean ordutegi berbera izango du. Kale azokaren ordutegia, 10:00etatik 13:00tara eta 17:00etatik 20:00etara izango da.