Su Ta Garrek 1.001 gau, Lazkaon
Euskal musikagintzako talde mitikoenetakoak Lazkaoko Arerian kontzertua egingo du gaur. Su Ta Gar eibartarren 1.001. emankizuna da oholtzetan. 'Maitasunari pasioa' diskoaren aurkezpena udaberri atariko pasiozko gauean.Aurten 30 urte beteko ditu Su Ta G...
Euskal musikagintzako talde mitikoenetakoak Lazkaoko Arerian kontzertua egingo du gaur. Su Ta Gar eibartarren 1.001. emankizuna da oholtzetan. ‘Maitasunari pasioa’ diskoaren aurkezpena udaberri atariko pasiozko gauean.
Aurten 30 urte beteko ditu Su Ta Gar musika taldeak, 1987 bukaeran elkartu baitziren. Harrezkero, estudioko, bildumazko eta zuzeneko 17 disko argitaratu dituzte. Bi urtean behingo uzta oparoa, euskal musikaren pentagramatik gora eraman dituena, bai soinuz, bai arrakastaz.Azkeneko diskoa Maitasunari pasioa dute, 2016an kaleratua. Estudioko 11. lana da hori, eta 11 gai dakartza. Maitasuna du ardatza, eta Su Ta Garrek hormak hautsi ditu, musika-estilo espero gabekoarekin: antzokietan ari da aurkezpen bira garatzen, leku bilduago eta goxoagoak aukeratu baitituzte eszenaratzeko.
Biraren barruan, gaur Laz-kaon aurkeztuko dute Maitasunari pasioa. Urteko seigarren kontzertua dute, eta Goierriko lehenengoa disko berriarekin. Azkeneko aldiz, 2015eko abenduan jo zuten Goierrin, Legazpiko gaztetxean. Lazkaon 2014ko jaietan ere jo zuten, plazan.
Taldearen 1.001. emanaldia
Lazkaon (gaur 22:00etan, Areria antzokian) 1.001. kontzertua egingo du Su Ta Garrek. Iruñeko Gaiarren jo zuten milagarrena, otsailaren 17an. Sarrerak (20 euro) udaletxean ari dira saltzen. Atzo 40 bat bazeuden oraindik.













