Olatz Azkue eta Mikel Esnaola
Olatz Azkue eta Mikel Esnaola lezotarrak izan dira garaile gaur Beasainen jokatu den XXVI. Aurresku eta Soinu-Zahar txapelketan. Markel Garmendia legazpiarrak hirugarren egin du, Aurreskuko txapelketan.
Guztira, Euskal Herri osoko 30 dantzari bildu dira gaur Beasaingo Usurbe antzokian, Aurtzaka dantza taldeak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrekin batera antolatu duen Aurresku eta Soinu-Zahar txapelketan. Gaur, A saileko dantzarien kanporaketa izan da, 7 eta 11 urte bitartekoena. Bihar, 11:00etan hasita jokatuko B sailekoen kanporaketa, 12 eta 15 urte arteko gaztetxoena.
Sailkapena
Soinu zahar txapelketa ( neskak):
1. Olatz Azkue (Lezo)
2. Maren Galvez (Lezo)
3. Miren Urdanpilleta (Lezo)
Aurresku txapeltak (mutilak):
1. Mikel Esnaola (Lezo)
2. Ugaitz Ribera( Lezo)
3. Markel Garmendia ( Legazpi)