21 eta 27 irabazi dio Ordiziak Ormaiztegiri, gaur arratsaldean Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian jokatu den eskubaloi derbia.
Ormaiztegi taldeko Aitor Mazurriaga triste agertu da lortutako emaitzarekin. Partidua nahikoa parekatuta egon da, bere ustez, bigarren zatiko erdialdera arte, baina hortik aurrera “partidua eskuetatik joan” zaiela aitortu du ormaiztegiarrak. Erasoan akats dezente egon dituztela uste du Mazurriagak.
Ordiziarrak faborito ziren gaurkoan, Gipuzkoa mailako eskubaloi ligan lehendabizikoa baitago talde goierritarra, denboraldian partida bakarra galduta. Ormaiztegiarrak ordea irabazteko gogoz atera dira gaur, Ordizian puntu bakarragatik partidua galdu eta gero etxean garaipena lortzeko asmotan. Gauzak ez zaizkie uste bezala irten.
Gainerakoan, giro aparta izan da harmailetan. Ordiziatik ere ikusle ugari joan da Zubipera eta animo oihuak ez dira falta izan partida guztian zehar.