Ahoz-aho narrazio lehiaketak baditu finalistak
Pasa den larunbatean, Ahoz aho jaialdiaren egitarauean iragarritako bosgarren ahozko narrazio lehiaketa burutu zen Ordizian. Sei partaide izan ziren euren kontakizuna egiten. Ikusleen eta epaileen iritziz, hiru izan ziren hautatuak martxoaren 24an egingo den finalerako; ikusentzuleek Ane Gebara (Gasteiz) aukeratu zuten eta epaileek Maider Alzelai (Arrasate) eta Amaia Pagola (Tolosa).
Bestalde, epaia gauzatu bitartean Ekaitz Goikoetxea, istoriak, bertsoak eta aforismoak kontatzen aritu zen.