Jon Odriozola legazpiar gaztea Atenaseko jiu-jitsu Munduko txapelketara
Asteburuan jokatuko da Munduko Jiu-Jitsu Txapelketa Atenasen. Jon Odriozola legazpiarra 18 urte azpiko mailan ariko da.
Jon Odriozola gazte legazpiarra Jiu Jitsuko 18 urte azpiko Munduko txapelketan lehiatuko da asteburuan Atenaseko (Grezia) Olympic SportHall Galaltsiou kiroldegian. Odriozolak 60 kilo azpiko kategorian parte hartuko du. Lehia Internetez ikusteko aukera izango da, Judo Legazpiko Facebooken emango dute antolakuntzak argitaratu bezain pronto












