
Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak zozkatu genituen pasa den astean, eta Eraitz Gorrotxategi gabiriarra izan zen irabazlea. Sariarekin gustura gelditu zen, “jaialdi zoragarria” izan baitzen.
Hala azaldu du berak: “Kanpoan, ilargipean, giro ona, baina barruan, zinean, giro hobea; sentipenezko eta gizartearekin konprometitutako abestiak entzunez”.