Bellotako langileak kalera atera dira
Legazpiko Bellota enpresako langileek manifestazioa egin dute gaur, biltegia itxi eta banaketa lanak kanpoko enpresa bati ematearen kontra. 100 bat langile atera dira kalera; industrialdetik abiatuta, fabrikako atariraino joan dira, bertan elkarretaratzea egiteko. Aurretik batzarra egin dute eta gauean, beste bilkura bat egitekoak dira. Izan ere, langile batzordeko kideen ustez banaketa kanpoan egiteko erabakia errenkadan etorri daitezkeen beste erabaki batzuen lehen urratsa izan daiteke.