Asteartean gertatu zen erasoa. Golpeen ondorioz Osasun Etxera eraman zuten emakumezkoa. Salaketa jarri eta gizonezkoa atxilotu egin zuen Ertzaintzak.
Otsailaren 10ean izan zen azkeneko elkarretaratzea Beasainen.
Beasaingo emakume batek asteartean jasandako indarkeria matxista erasoa salatzeko, bihar 19:00etan, elkarretaratzea egingo da Loinazko San Martin plazan Beasaingo Udalak deituta. Ertzaintzaren esanetan, asteartean 13:00etan, emakumeak Ertzaintzari deitu zion bere bikoteak eraso egin ziola jakinarazteko. Jasotako golpeen ondorioz, Osasun zentrora eraman zuten emakumea lehendabizi eta ondoren salaketa jarri zuen. Ordu batzuk beranduago erasotzailea atxilotua izan zen.