Lurperen baimen eskaera epearen mugan eman du udalak,?«juridikoki beste aukerarik ez» zegoela ikusita. Mutiloara urtean 102.000 tona zabor ekartzea aurreikusten dute
Mutiloako Udalak martxoaren 15era arteko epea zuen Cespa enpresak Gipuzkoko hiri hondakinak Lurpe zabortegian hartu ahal izateko egindako eskariari erantzuteko. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak
Goierriko Hitzari jakinarazi dionez, hilaren 14an eman zitzaion enpresari erabilpen baimen hori. Udalak baimena «halabeharrez» eman duela azaldu du ohar baten bidez, «juridikoki beste aukerarik ez» duelako izan.
Udalaren ustez,?«265 biztanleko herri bati inposatu zaion proiektu bat» da, «berarekin kontatu gabe eta bere bizkar» martxan jarri dena. Mutiloako Udalarentzat?eta herritarrentzat?«buruhauste eta kezka handiko egunak» izan direla azaldu dute, eta «karga handiegia» dela tamaina horretako herri batentzat. «Bidegurutze horretara eraman gaituzte, ez atzera eta ez aurrerako ataka batean sartu gaituzte».
Hiru hilabeteko lanak
Horrenbestez, orain arte industria hondakinak jasotzeko baimena bakarrik zuen Lurpe zabortegiak, hiri hondakinak jasotzeko beharrezko azpiegitura moldaketak egin ahal izango ditu. Behin lanak hasitakoan, hiru hilabeterako bukatuta izatea aurreikusten du enpresak, eta hala, uda hasierarako Gipuzkoako errefusa hartzeko prest egongo litzateke Lurpe. Aurreikuspenen araberan, datozen hiru urteetan 306.00 tona zabor jasoko ditu, hau da, urtean 102.000 tona inguru.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Gipuzkoa osoko errefusa Mutiloara eramateko hartutako erabakiaren berri komunikabideen bidez jakin zuen Mutiloako Udalak, irailean. Harrez gero, «behin eta berriz egin dira bilera eskaerak Gipuzkoako?Foru Aldundian», baina udalak «egindako eskaerak eta planteatutako kezkak erantzunik gabe» gelditu direla salatu dute. Hala, gaur gaurkoz, «isiltasuna besterik ez» dagoela dio udalak.
Udala «presiopean»
Goierri Birzirik herritar plataformak, agerraldi jendetsua egin zuen igandean Gipuzkoako?Foru?Aldundiaren egoitza atarian.?Bertan, «Mutiloako Udala presiopean» dagoela eta Lurpe zabortegiko proiektua «inposaketa hutsa» dela salatu zuten, ez baita ez herritarren ez udalaren iritzia kontutan izan. Bide beretik, «birziklapenaren aurka, herritarren nahiaren aurka eta udalaren borondatearen aurka» hartutako erabakia dela salatu zuen atzo, Twitter bidez.