Goierriren txirrindulari taldeak aurkeztu dituzte
Goierri kirol elkartearen txirrindularitza sailak bere taldeak aurkeztu zituen atzo Ederrena pilotalekuan. Aurten sei talde dituzte: benjamin mailakoa (4 txirrindulari), kimu mailakoa (2), haur mailakoa (12), kadete mailakoa (6), gazte
Goierri kirol elkartearen txirrindularitza sailak bere taldeak aurkeztu zituen atzo Ederrena pilotalekuan. Aurten sei talde dituzte: benjamin mailakoa (4 txirrindulari), kimu mailakoa (2), haur mailakoa (12), kadete mailakoa (6), gazte mailakoa (4) eta mendiko bizikletakoa (17). Azken talde hau berria da. Makina bat proba antolatu dituzte eta hurrengoa datorren igandean izango da: Euskadiko Openeko lasterketa jokatuko dute. Openeko azkenaurreko lasterketa izango da. Txirrindulariak Santa Barbaratik irtengo dira eta helmuga ere bertan egongo da. Zirkuituak Irimori buelta ematen dio eta 4,87 kilometroko luzera du.