Juanjo Igartzabal zumarragarra eta Veronica Dominguez gasteiztarra garaile Arriarango mendi lasterketan
Gaur arratsaldean Arriarango mendi lasterketa egin dute, Goierri Kopa Trailerako puntuagarria. 23 kilometroko lasterketa luzean gizonezko onena Juanjo Igartzabal zumarragarra izan da. Bigarrena Imanol Larrañaga azkoitiarra izan da, bost minutu baino gehiagora. Hirugarren postuan Koldo Agirre beasaindarra sailkatu da eta laugarren postuan Martin Diez segurarra. Emakumezkoei dagokienez, Veronica Dominguez gasteiztarra nagusitu da. Bigarrena Elena Calvillo beasaindarra izan da.
Lasterketa motzari dagokionez (11 kilometrokoa), Iñaki Arriaran oñatiarra nagusitu da. Bigarrena Gaizka Romero legazpiarra izan da eta hirugarrena Iñigo Arruti donostiarra. Asier Oiarbide idiazabaldarra laugarren tokian sartu da helmugara eta Auritz Mendizabal zegamarra bosgarren izan da. Emakumeen artean, Maialen San Sebastian anoetarra izan da onena. Bigarrena Ane Iturria tolosarra izan da, hirugarrena Iratxe Arrizabalaga elorriarra eta laugarrena Ainhoa Unanue urretxuarra. Lasterketa motzean 84 korrikalarik parte hartu dute eta luzean 144k.
Goierri Kopa Traileko hurrengo proba Gabiriakoa izango da, apirilaren 1ean. Dagoeneko izena eman daiteke, kirolprobak.com webgunean. Maiatzaren 6an Segura eta Zerain artekoa jokatuko da.