Ane Beloki eta Itziar Mendia Gipuzkoako Eskolarteko finalean ariko dira
Azpeitian jokatuko den finalean kantatuko dute legazpiarrak eta beasaindarrak, apirilaren 2an
Ane Beloki legazpiarra eta Itziar Mendia beasaindarra Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketako finalean sartu dira. Orain arteko kanporaketetan bildutako puntuei esker, Azpeitian apirilaren 2an jokatuko den finalean parte hartuko dute biek.
Beloki finalean sartu den bigarren legazpiarra da, aurretik Nerea Elustondok baino ez baitu lortu finalera iristea.












