Korrika Kulturalarekin bat eginez, Fan&Go taldeak joko du Goierriko Erromeri Biran, Ordizian.
Korrika gero eta gertuago dago, eta Goierriko herrietan hasiak dira dagoeneko girotzeko ekitaldiak antolatzen. Hala, Korrika Kulturalaren egitaraua bete-bete eginda dator datozen asteetara begira. Ikus-entzunezkoak, bertso saioak eta dantza ekitaldiak ere izango dira, besteak beste. Hemen datozen asteetako egitaraua, herriz herri eta egunez egun:
Martxoak 21, asteartea
- 18:30: Garazi Kamioren Orube abandonatuak lanaren aurkezpena. Gerriko elkartean (Lazkao)
Martxoak 24, ostirala
- 19:00: BatZuk: Euskararen lau aurpegi dokumentalaren emanaldia. Areria (Lazkao).
Martxoak 25, larunbata
- 16:00: Korrikaren aldeko mus txapelketa, Kultur Etxean (Ormaiztegi)
Martxoak 29, asteazkena
- 18:00: Goierriko BertsoKorrika. Iban Urdangarin, Nerea Elustondo eta Aratz Igartzabal (Ordizia).
Martxoak 31, larunbata
- 13:30: Mikroipuin lehiaketaren sari banaketa. Barrena jauregia (Ordizia).
- 18:00: Korrikaren aldeko talo jana, plazan. (Lazkao)
- 21:00: Bertso afaria: Nerea Ibartzabal eta Unai Mendizabal, Lazkaomendin. (Lazkao)
- 22:30: Korrikaren aldeko bertso saioa: Manu Goioaga, Gemma Urteaga, Asier Azpiroz, Unai Gaztelumendi eta Beñat Iguaran (Legorreta).
Apirilak 2, igandea
- 10:00: Dantzari Txiki Eguna (Zaldibia)
- 12:00: Lazkao Txikiri omenaldia (Lazkao)
Apirilak 7, ostirala
- 11:30: Korrika Txikia herrian zehar (Zegama)
- 18:00: Buruhandiak plaza inguruan (Zegama)
- 20:00: Trikipoteoa herriko tabernetan (Zegama)
- Iluntzean, Korrikaren aldeko bertso afaria (Ormaiztegi)
Apirilak 8, larunbata
- 11:00: Hamaiketakoa plazan (Zegama)
- 18:00: Goierriko Erromeri Bira Fan&Go taldearekin, Oiangun (Ordizia)