Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko hiru hilabeteko ekintza sorta antolatu dute Beasainen
'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpaina jarri dute gaur abian, Legazpin, Ordizian, Lazkaon eta Zaldibian bezala. Ekainean Goierriko Irakurle Taldeen I. Topaketa egingo dute.
- Asteazkenean. Udal Bibliotekan, 17:30ean Bazen noizbait, nonbait, norbait… zerbait egiten ipuin kontaketa.
- Ostegunean. 19:30etik 20:30era kalean zehar, Hankapaloak eta egitarauaren banaketa.
- Ostiralean. 17:30an, Igartzako jauregian, Irakurle Taldeak Leire Ibargurenen Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak liburua aztertuko dute.
- Apirilaren 6an. Udal Bibliotekan, Bibliotekako irakurzaletasuna saritzea.
- Apirilaren 23an. 12:00etan, Igartzako jauregian, XXVII. Beasain Idazlehiaketako sari ematea.
- Apirilaren 24an. Miren?Agurne Meaberen Zer da maitasuna liburuaren analisia egingo du Asmubeko irakurle taldeak.
- Apirilaren 28an. 17:00etan, Udal Bibliotekan, liburu trukerako gunearen inaugurazioa eta euskarazko liburu gomendatuen katalogoaren aurkezpena. Irakurle Taldearen solasaldia: J. M. Coetzeeren Lotsaizuna.
- Maiatzaren 6an. Loinazko San Martin plaza azpiko azokan, Iker Markinez sukaldariaren aurkezpena.
- Maiatzaren 9an. Irakurketa Erraza Tailerra, Fernando Morilloren Santiago bidearen misterioa.
- Maiatzaren 13an. 17:00etan, Igartzako jauregian, Galtzagorriko Ixabel?Agirresaroberen Igartzako ondare kulturalean oinarritutako ipuin kontaketa.
- Liburu festa udaberrian. Baietz 500 liburu irten kalera erronka. Data zehaztu gabe dago.
- Goierriko Irakurleen Topaketa. Data zehaztu gabe dago.